IRRATIA

Mendigorrian D eredua ez ezartzeko erabakia, auzibidean

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak esan berri du Mendigorrian ez duela datorren ikasturtean D eredurik ezarriko. Horren aurrean, Nafarroako errekurtsoa aurkeztu dute gurasoek eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, bide judizialari bide emanez. Bertako zuzendaria den Agurne Gaubekarekin hitz egin dugu auziaz Naiz Irratian.

Mendigorriko gurasoak eta Behatokiko kideak Nafarroako Auzitegiaren atarian. (Idoia ZABALETA/FOKU))

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Hizkuntza Eskubideen Behatokiak «agortutzat» eman ditu Mendigorrian D eredua ezartzeko auzian bide administratibo guztiak, eta horregatik, bide judizialari ekitea erabaki dute. Agurne Gaubeka zuzendaria izan dugu asteazken honetan horren inguruko zehaztasunak ematen; kontatu du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza Mapa erabiltzen duela behin eta berriz aitzakiatzat, baina bere ustez, beste arazo bat dago honen guztiaren atzean: «Euskararen Legeak ez ditu Nafarroan euskaldunon eskubideak bermatzen».

Prozesuaren xehetasunak ezagutu ditugu bere hitzetan, baita epaiketaren gastuei aurre egin ahal izateko ‘Mendigorriako Euskararen Hazia’ diru bilketa kanpainaren berri ere.