'Transeuskalerria' proiektua ezagutu dugu Gema Sandonisekin
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Gema Sandonís bilbotarra izango dugu gidari aste honetako bidaian. Gainera, urrutira egin gabe, Euskal Herria txirrindaz zeharkatzea proposatzen duen proiektu bati buruz hitz egingo dugulako: transeuskalherria. 7 lurraldeak pedalkadaz ezagutzeko pentsatutako ekimen komunitarioa da; trackak eta webgunean eskura jarri duten gainerako informazio praktikoa ere askoren artean bildu eta osatu dutelako.
Eta, bide batez, 'MTB Andreak'T taldeaz ariko zaigu Gema Sandonís; Mendiko Txirrindulari Basatiak. Bilboaldean mendiko bizikletaz aritzeko sortu den emakume taldea alegia. Halako gero eta gehiago eratzen ari dira Euskal Herrian eta gure mugez harago; eta horren arrazoia zein den ere galdetuko diogu, zergatik ez?