IRRATIA

Abian da 'Sagardoak elkartzen gaitu' ekimena

'Sagardoak elkartzen gaitu' ekimenaren lehen elkarlana jarri dute martxan Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak. Helburua sagardoa eta bertsolaritzaren arteko lotura historikoa indartzea izango da.

(Gorka RUBIO/FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak bat egin dute "Sagardoak elkartzen gaitu" ekimenean. Helburua, sagardoa eta bertsolaritzaren arteko lotura historikoa indartzea izango da.

Bertsolaritza, musika eta sagardotegia lotzen duen egitaraua da, elkarlanaren lehen harria, eta Musika Bulegoak difusioarekin babestu du ekimena. Hamaika sagardotegitan, hamaika bertsolari eta hamaika musikari izango ditugu datozen asteetan. Eta horietaz gozatzeko sarrerak salgai dira dagoeneko.

Ikusi hemen egitarau osoa.