Mihise «Kronikoki errepikatzen den istorio kronika bat da diskoa»
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Bigarren Kafea
Usurbilgo semeak dira. Hotzikara taldean ibiliak dira hirurak, baina oraingoan ez dute hain ilunetik egin musika. Agian horregatik dio euren letrak: "Uholdea pasa eta gero berriz hasi beharra, hor duzu aukera”.
Aurreko astean Donostiako DOKA aretoan eman zuten kontzertua eta ostegunean Usurbilen arituko dira zuzenean Santixabel egunean Ezpalak taldearekin. Baina gaur hemen izango dira hiru kantu akustiko edo elektro akustikoan hobe esanda, eskeiniz.
3 kideetatik bi, Antton eta Beñat izan ditugu gurean. 'Eta berriz ere', 'Ahazkura' eta 'Besterik ez' kantuak eskaini dizkigute Bigarren Kafean.