IRRATIA

Etxaldeko Emakumeak: «Oso idealizatuta dago baserria. Ortugintzan ez gara 900 eurora iristen»

[11. saioa]

ARG. Etxaldeko emakumeak

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Zer jaten dugu? non, nork eta nola ekoitzi du? zein da produkzio-sistemaren garrantzia? Pentsatu al dugu elikagaien ekoizpenak duen inpaktu ekologikoan?Zein harreman dugu animaliekin? Ez da gauza bera baserriko animalia edo makro abeltegian hazitakoa, ezta? Edo bai? Jakien inguruko industria ez da nolanahikoa eta hausnarrerako bide ematera dator Askekintzatik Maialen Sagües.

Aurreko saio batean agroekofeminismoaz hitz egin genuen Miren Begiristainekin, maila teorikoan egin genuen solasaldia. Aste honetako saioan, praktikaren txanda izango da. Baserriaz, elikadura subirautzaz eta feminismoaz aritu gara Amets Ladislao Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea gonbidatu dugu gurera.