IRRATIA

Ekainak 14, igandea

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Giro lasaiagoa, baina ez erabat ona. Goizean giro lasaia izango dugu. Hodeiak eta ostarteak izango ditugularik lurralde osoan. Orokorrean erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira eta ateri eutsiko dio.

Eguerditik aurrera zaparradaxka batzuk aktibatuko dira, batez ere, mendi inguruetan eta ipar-isurialdean. Euria egiteko probabilitate handiena lurraldearen ipar-ekialdean egongo da. Hego-isurian gehienean ateri eutsiko dio.

Azken-azken orduetan atertu eta giro lasaiarekin emango zaio amaiera egunari.

Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du. Eguerditik aurrera ipar/ipar-mendebaldera aldatu eta lurralde osora zabalduko da

Tenperaturak mantendu egingo dira ipar-isurian. Hego-isurian igo egingo dira. Kosta partean 20-21°C-tan geratuko dira maximoak; Kantauri isurialdearen barnealdean 20-21°C-tan; Araban eta Nafarroa erdialdean 21-23°C-tan; eta tenperatura maximoak Erribera inguruan emango dira, non bertan 23-25°C-tan joko duten goia.