Nor da Mr.Euskaldun?
Mr.Euskaldun Instagram kontu arrakastatsuaren atzean dagoen artista ezagutu dugu gaurkoan, David Agirrezabalaga.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Asier ERRASTI
Azken urteetan Instagramen protagonistarik izan bada euskal komunitatean, hori Mr. Euskaldun kontua izan da. Egunerokoan euskal jendartean oso ohikoak diren errealitateak hartu eta umorez irudikatzen ditu artistak. Eta jendeak oso gustuko ditu horiek.
Arrakasta agerikoa da, bai jarraitzaile kopuruari begiratuz gero, bai eta Whatsapp taldeetan ilustrazio horiek duten presentzia ikusita.
Mr.Euskaldun kontuaren atzean dagoen pertsona eta artista ezagutzeko, gurera gonbidatu dugu David Agirrezabalaga ilustratzaile zarauztarra.