IRRATIA

Ostirala, ekainak 12

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Ezin egonkorturik jarraituko du eguraldiak. Goizean giro lasaia izango dugu. Hodeiak eta ostarteak izango ditugularik lurralde osoan. Orokorrean erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira eta ateri eutsiko dio.

Eguerditik aurrera mendi-inguruetan bero-hodeiak garatzen hasiko dira eta ekaitzetarako joera hartuko du. Zaparradak lurralde osoan emango dira, baina ugarien eta mardulen lurraldearen ipar-ekialdean botako du. Zehazki Gipuzkoa eta Nafarroa erdi eta ipar-partean(Pirineoak barne).

Azken-azken orduetan mendebaldetik atertuko du, baina Pirineo inguruan eztu erabat atertuko.

Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du. Arratsaldean berriz ere ipar-mendebaldera aldatuko da ipar-isurialdean. Hego-isurialdean hegotik geratuko da.

Tenperaturei dagokienez, kosta partean 19-20°C-tan geratuko dira maximoak; Kantauri isurialdearen barnealdean 19-20°C-tan; Araban beheraxeago geratuko dira, 17-18°C-tan; Nafarroa erdialdean 19-20°C-tan; eta tenperatura maximoak Erribera inguruan emango dira, non bertan 20-22°C-tan joko duten goia.