IRRATIA

Oki Moki | Working class pop

Musika pilulak irudia

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Paula Estevez eta Aritz Aranburu daude 'Oki Moki' taldearen atzean. Talde getariarrak Zeelanda Berriko 80ko hamarkadako pop doinuak, Kaliforniako atmosferak eta iberiar penintsulako punk txukunena nahasten ditu bere kantuetan. Bigarren diskoa plazaratu dute maiatzean, 'Working class pop' izenburupean.


Azken hiru urteetan sortutako 10 kantuk osatzen dute Oki Mokiren azken lana. Ingelesez, euskaraz nahiz gazteleraz abesten dute, eta izenburu probokatzaileak dira nagusi diskoan: 'Perro fiel', 'Lucifer rising' eta 'Intzak/n higatik', besteak beste. Doinu naifak eta punka uztartuz, emaitza oso interesgarria eskaini digu 'Oki Mokik'.