IRRATIA

'Ithaka' bidaia eta abentura podcast berria NAIZ Irratian

Bidaia eta abentura zaleak elkar aditzeko tarte berria irekiko du NAIZ Irratiak 'Ithaka' podcastarekin (ostegunetan 19.00etan). Igone Mariezkurrenak aurkeztuko du tartea eta lehen protagonista Asier Arroita ortuellarra izango da. Bizikletan Hong Kongetik etxeraino itzultzea zuen helburu, baina pandemiak bete-betean harrapatu du eta uste baino lehenago itzuli behar izan du. 

Igone Marizkurrena, 2019ko uda Txinako Yunnan eta Sichuan probintzietatik bidaiatu zuen bizikeltaz

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Azken aldian imaginazioarekin bidaiatzea tokatu zaigu, ez dugu beste erremediorik izan. Konfinamenduak eragin du planifikatutako hainbat bidaia bertan behera geratzea, edota behin bidaian izan eta  etxera bueltatu behar izatea. Baina, egia dena da bidaiatzeak beti sorrarazten duela zirrara berezi bat. Horregatik, ostegun honetatik aurrera (19:00), Naiz Irratiak tarte berria irekiko du bidaia eta abentura ardatz, Igone Mariezkurrenak gidatutako 'Ithaka' poscastean. Esaten baita, bidaia bat hiru aldiz bizitzen dela. Lehendabizikoan prestatu, bigarrengoan burutu eta hirugarrenean gogoratu. Hirugarren bidaia horri helduko dio Mariezkurrenak 'Ithaka' podcast berrian. 

Kazetaria eta abenturazalea da Igone Mariezkurrena. Orain arte, idatzizko kazetaritzan aritu da, eta gogoz ekin dio irratiaren abentura berri honi ere. «'Ithaka' bidaiatzeko beste modu bat izanen da» dio Mariezkurrenarentzat. Bidaiatzea zer den aski ongi daki Igone Mariezkurrena donostiarrak. Pasa den udan Euskal Herria zeharkatu zuen oinez 100 bat gazterekin,  'EuskarAbentura' ekimenarekin. Ondoren etorriko zen  Txinako bidaia, 2000 kilometro inguru egin zituen pedalkadaz pedalkada, Yunnan probintziatik Sichuaneraino.

Azken hau, aisialdi bidaia izan zen, baina lan kontuengatik ere atzerrian maiz izandakoa da Mariezkurrena. Irantzu Pastor argazkilariarekin konpartitzen du 'Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak' proiektua. Urtarrilan Ipar Amerikako Hego Dakotan izan dira,  Siux erreserbako emakume natiboen egoera dokumentatzen.

Hong Kong etik etxeraino bizikletan 

'Ithaka' lehen podcastean Asier Arroita Ortuellarra izango da protagonista. Bidaizale amorratua, aurten lehendabiziko aldiz urtebeteko eszedentzia hartua zuen AEKn bidaia luze bat egiteko intentzioz.  Hegaldi merke bat hartu eta handik etxeraino, Ortuellaraino bizikletaz bueltatzea zen plana. Hong Kongetik hasi zuen abentura, baina pandemiak bete-betean harrapatu zuen bidaiaren ekuadorrean. 6 hilabete eman ditu bizikleta gainean, 4500 kilometro hanka bakoitzean eta 10 herrialde zeharkatuta egoeraren larritasuna ikusita erabaki gogorra hartu behar izan zuen Arroitak: abentura alde batera utzi eta etxera itzultzea.

Risihkesh herrian harrapatu zuen itxialdiak, India eta Pakistineko mugan, eta uste baina arazo gehiago izan zuten itzulzeko. 10 egun behar izan zituzten Espainiako  enbaxadarekin harremanetan bueltako hegaldia lortu zuten arte.

Bidaiak iraun bitartean, eta batez ere lagunek eta familiak bere berri izaten zezaten,  www.txiribuelta.eus webgunea sortu eta eta bertan konpartitu ditu bere sentimendu, sentsazio eta ehundaka argazki.

Ostegunetan arratsaldeko 19:00etan emitituko da 'Ithaka' podcasta eta ondoren, entzungai izanen duzue Naiz Irratiko webgunean eta baita podcast plataformetan ere. Abenturak bizitzeko grina duten pertsonak bildu nahi ditugu Ithakan, eta esperientzia guztiak izango dira ongietorriak. Zure abentura edo bidaiaren berri eman nahi baduzu, idatzi ithaka@naizirratia.eus helbidera.