IRRATIA

Aguxtin Alkhat | Hutsaren Hatsa

Musika pilulak irudia

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Hirugarren lana plazaratu du Aguxtin Alkhatek maiatzean. 'Inahala' taldeko kide izan zen musikari baxenafartarra, eta 2013an, Usopop festibalaren eskutik ekin zion bakarkako bideari, nahiz eta ez den sekula bakarrik ibili. Xan Bidegain, Felix Buff eta Julien Labat izan ditu bidaide: haiekin batera grabatu zituen Alkhatek 'Ihes egin' 2013an eta 'Haizearen meneko'  2015ean. Bost urteko tartearekin heldu zaigu orain 'Hutsaren hatsa, zortzi arnas-kanturekin.


Duela bi urte zituen prest kantuak Alkhatek , baina abesti mota bakoitzari behar zuen arreta eskaini nahian atzeratu da horietako batzuen grabaketa. Kide berriak ere aritu dira lan honetan: Pierre Sangla, Kamila Zubeldia eta Kiki Graciet.