IRRATIA

Maider Zabalegi «Iraganak denon orainean du garrantzia»

Maider Zabalegi eta Gorka Urra Bigarren Kafean

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


'Alaitz eta Maider'-ekin Euskal Herriko hamaika plaza eta txoko dantzan jarri ostean, Maider Zabalegik hamarkada batez hartu zuen atseden, musikaren mundutik bai behintzat. 2017an itzuli zen bere bakarkako musika proiektuarekin. 'Zuei' kaleratu zuen, Dani Benegas ekoizle lanetan izan zuelarik. Trikitixa aletxoa izan bai, baina pop doinuetan guztiz murgildu zen.  Han agertu zen, Gorka Urra gitarjole eta luthierra. 100 metrotara bizi arren, ez zuten elkar ezagutzen. Zabalegi eta Urrak errez konektatu zuten, eta Urbil Artola ere gehitu zen taldera  2019an Maiderrek kaleratu zuen 'Bidean' diskoaren konponketa musikalak egiteko. Urra bera izan du ekoizle, eta 'Bigarren Kafea'-ren tarte akustikoak fisikoki estreinatu dute biak, Urrak eta Zabalegik.