IRRATIA

Ekainak 2, asteartea

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Giro ezegonkorra izango dugu, baina ekaitzak ez dira protagonista izango. Goizean berriz ere giro lasaia izango dugu. Kosta partean behe-hodei batzuk agertuko dira eta barnealdean behe-laino pixka bat ere. Baina orduak aurrera joan ahala, soilik goi-hodei batzuk ikusiko ditugu.

Arratsaldeko lehen orduan bero-hodeiak garatzen hasi eta ekaitzetarako joera txiki bat hartuko du. Ekaitzak orokorrean nahiko sakabanatuak izango dira eta gehienbat barnealdeko mendi-inguruetan emango dira, aukera handiagoz Nafarroan. Puntualki mardul xamar bota dezake, baina orokorrean intentsitate txikikoak izango dira. Ez dirudi ipar-isurialdera iritsiko direnik.

Egun amaieran giroa lasaituko da eta azken orduan kosta partean behe-hodei batzuk agertuko dira.

Haizeak goizean aldakor xamar ibiliko da. Eguerdi aldera ipar-ukitua hartuko du ipar-isurialdean, hego-isurian hego-ukitu bat hartuko duelarik. Hala ere, orduek aurrera egin ahala lurralde osora zabalduko da ipar-haizea. Azken orduetan aldakortuko da berriz.

Tenperaturak antzeko balioetan mugituko dira atzokoekin alderatuz. Kosta partean maximoak 23-24⁰C-tan geratuko dira; kantauri isurialdearen barnealdean 24-27⁰C-tan; Araba eta Nafarroa erdialdean 26-28 ⁰C-tan eta tenperatura altuenak Erriberan emango dira non bertan maximoek 26-30⁰C bitartean joko dutelarik goia.