Eta garapena ongizatean balego?
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Bigarren Kafea
Irati Trancherekin aztertu dugu adierazle ekonomiko nagusienetakoa: Barne Produktu Gordina. Baina herrialde baten egoera ekonomikoa neurtu behar badu, ba al da tarterik zoriontasuna edota ongizatea ekuazioan barneratzeko?
Giza Garapen Indizea ekarri du gurera Tranchek, baita Bizitza Hobe Baterako Adierazlea. Munduari errerapatuz, herrialderik zoriontsuena zein den bilatuko bagenu, hor ere sortzen dira zalantzak... Zein litzateke irizpidea? Akaso Aimara eta Kitxua herrietatik ikasitako Sumak Kawsay (Ongi bizi) kontzeptua litzateke ibili beharreko bidea...