IRRATIA

«Euskara bigarren maila batera igaro da»

Koronabirusak euskaltegietan eragina izan du. AEKko euskaltegi guztiak itxita daude, baina modu presentzialean ez bada ere, lanean jarraitzen dute. Teknologiari esker, ikasleen jarduera didaktikoa mantendu dute, baita bestelako zerbitzu batzuk ere. AEKko online ikastaroen arduradun Jaione Barandiaranekin eta koordinatzaile nagusi Alizia Iribarrenekin hitz egin dugu egoera berri honen inguruan.

AEKko udako ikastaroen eskaintza.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


AEKko euskaltegi guztiak itxi dituzte osasun krisiaren ondorioz eta beraz, ikastaro presentzialak bertan behera geratu dira. Hala ere, jarduera didaktikoarekin jarraitu dute modu birtualean. Jaione Barandiaran online ikastaroen arduradunak aipatu du zentzu horretan «normaltasunez» egiten dutela lan: «AEKn urteak daramatzagu udako eta bestelako ikastaroak eskaintzen eta aurten ere bide horretatik jarraituko dugu».

Euskarak bizi duen egoeraren inguruan galdetuta, Alizia Iribarren AEKko koordinatzaile nagusiak dio Koronabirusaren ondorioz presa eta urgentziazkoa denak lehentasuna du, eta «horren izenean, euskara bigarren maila batera igaro» dela dio  Iribarrenek, momentu honetan ez zaiola «behar duen lekua eta garrantzia» ematen ari euskarari, argi eta garbi: «alde batera uzten ari da gure hizkuntza» dio.

Osasun krisia baino lehen gertatzen zena errepikatzen da orain AEKko kideen arabera.  Lurraldearen arabera, hizkuntzaren egoera desberdina dela diote «EAEn egoera hobea da eta Nafarroa eta Iparraldean okerragoa» diote.