«Guk ez ditugu ikastolara eramango», «Guk bai». Aurrez aurreko eskolen itzulera
[Audio-erreportajea] Ipar Euskal Herrian gaurtik aurrera aurrez aurreko eskolak ematen hasiko dira berriz, Frantziako Gobernuak hala erabaki ostean. Paristik ezarri duten segurtasun protokoloak sortu du kezka. Gurasoen artean ere antolatu dira ahalik eta ondoen erantzuteko erronkari, baina zalantzak dira nagusi.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
L.O. | A.Z. | I.T.
Koronabirusaren krisia atzera uzte bidean urrats adierazgarria emango dute gaurtik aurrera Ipar Euskal Herriko ikastetxeek, Frantziako Gobernuaren aginduz berriz ekingo baitiete aurrez aurreko eskolei.
Zalantzak, ordea, eta ezarri diren neurriak betetzeko dauden zailtasunek arduratuta ekingo dio fase honi hezkuntza komunitateak.
NAIZ Irratian hainbat gurasoren testigantzak jaso ditugu.