IRRATIA

Gurasoak, haurren konfinamenduaren aurrean

Hego Euskal Herriko haurrak etxetik atera ezinda mantendu dituzte azken asteotan koronabirusari aurre egiteko gobernuek hartu dituzten neurriek. Nolakoa izaten ari da konfinamendu hau gurasoentzat? Bilbo eta Donostiako guraso bana gonbidatu ditugu NAIZ Irratira. 

Haurrak kalera ateratzen uztearen aldeko protesta Hernanin. (Jon URBE / FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Espainiako Gobernuak sorpresa txar berri bat eman die gurasoei, eta haurrei. Gaur espero ziren datorren astetik aurrera 12 urtetik beherakoen konfinamendua zertxobait arin zezaketen neurriak. Iritsi dira, baina uste baino murriztaileagoak dira. Helduekin joan ahalko dira erosketak egitera edo banketxera, baina aurrez iragarri zen balizko pasiorako tarterik ez dute izango. 

Neurri hauen xehetasunak ezagutu aurretik izan dira NAIZ Irratian bi guraso, Bilbokoa bat, Iban, Donostiakoa bestea, Sara. Konfinamendua haurrek nola daramaten kontatu digute, eta baita gurasoak eurak ere nola ari diren moldatzen.