IRRATIA

Onintza Enbeitarekin, luze eta zabal

(Aritz LOIOLA / FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Asteburuko Haria magazinean tarte berri bat estreinatu dugu aste honetan. Atal honen helburua Euskal Herrian barrena ezagunak diren pertsona horiek gehiago ezagutzea da. Izan ere, gehienetan pertsona horien aurpegi profesional edo artistikoa besterik ez ditugulako ezagutzen, eta gure helburua beste aurpegi pertsonalago bat deskubritu eta hortan arakatzea izango da.

Onintza Enbeita bertsolaria izan da gure lehen gonbidatua. Elkarrizketan bere bizitzaren errepaso bat egiteko aukera izan dugu besteak beste, izan ere 40 urte besterik ez dituen emakume Muxikarra hamaika saltsatan ibili delako sartua orainarte; Bertsolaritzan, poliotikagintzan, telebistan, irratian, irakaskuntzan... Bere zaletasunak eta maniak ere deskubritu ditugu. Eta konfinamendua arintzeko lau proposamen berezi ere egin dizkigu.