IRRATIA

Liher | Herensugea

Musika pilulak irudia

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Ez dakigu Lide Hernandok aurreikusi ote zuen Liherren ibilbidea 2015ean bakarkako proiektua hasi zuenean. Edonola ere, ordutik hona, bakarkakotik talde izatera igaro da Liher, eta laukote formatuan hiru disko plazaratu ditu taldeak. Joan den otsailean ikusi du argia azkenak, 'Hemen herensugeak daude' izenburupean.

Kontzeptu bakarraren orbitan biraka ibiliko ziren kantuz osatutako diskoa egiteko gogoa zuen Liherrek, eta azken bi urteak eman ditu 'Hemen herensugeak daude' lantzen.