IRRATIA

'Kera deia' saioak 'The Smiths' taldearekin estreinatuko du denboraldia

'Kera Deia' saioa asteburu honetan estreinatuko da Naiz Irratian. Etxahun Arregi musikariak gidatuta musikaren historian sakontzeko tartea izango da. Saio monografikoak izango dira, non musika talde bakoizaren istorian sakontzeaz gain azterketa musikal bat ere egingo den. Larunbat eta igandetan emitituko da 'Kera Deia', arratsaldeko 15:00etan eta 'The Smiths' taldea izango da protagonista.

kera deia naiz irratia

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Etxealdian egonda Naiz Irratiko programazioa moldatzea tokatu den arren, irratiko eskaintza handituz doa eta 'Kera Deia' musika saioa estreinatuko da asteburu honetan (15:00). Saio monografikoak izanen dira non Etxahun Arregi musikariak musika taldearen ibilbidea eta musika aztertuko duen. Asteburu honetan Manchesterreko 'The Smiths' taldea izango da protagonista. 

Etxaun Arregik gidatuko du 'Kera Deia'. Musikagintzan ibilbide luzea badu Arregik, arte ederretan lizentziatua, gaur egun, 'Zazkel' musika taldeko gitarrista eta abeslaria da. Horretaz gain, elektro tunan eta perkusio brasildarran ere aritu da azken urte luzetan, eta orain, irratiko ibilbideari ekingo dio Naiz Irratian. 

'Kera Deia' saio monografikoak izango dira. Asteburuero musika talde bat hartu eta hura musikalki aztertuko du Arregik. Taldearen kantuak eta ibilbidea errepasatzeaz gain, taldearen musikan sakonduko du Zazkeleko abeslariak, «uste dut baduten esperientziarekin badaukadala zerbait kontatzeko» esan du Naiz Irratian. Aztertuko dituen musika taldeei buruz galdetuta «saioaren ezaugarri nagusiena, aniztasuna da. Hori beti da garrantzitsu eta oinarrizkoa, bai musikan eta baita bizitzan ere» nabarmendu du Arregik. 

 

Lehendabizikoan, 'The Smiths'

'Kera Deia' ko lehendabiziko saioan 'The Smiths' taldea izango da protagonista. Dudarik gabe,  influentzia handiko musika taldea da 'The Smiths',  1982ko hasieran sortua Steven Morrissey abeslaria eta Johnny Marr gitar-jolea izan ziren taldearen sortzaileak. biak hasi ziren abestiak idazten. Ondoren batuko ziren, Andy Rourke baxu-jolea eta Mike Joyce bateria. 1983an kaleratu zuten beraien lehen singlea 'Hand in Glove'. 'The Smiths' taldeaz solasterakoan maiz hartzen da hizpide Morrissey abeslariak, 'Kera Deia' saioan ordea Johnny Marr gitar-jolea izango da protagonista.