Koronabirusaren krisiaren egoeraz eta ondorioez, Iñaki Sotorekin
Iñaki Soto GARA egunkariko zuzendariarekin hitz egin dugu koronabirusak sortu duen salbuespen egoeraz, jarduera ekonomikoa eteteari buruzko eztabaidaz, krisi honen balizko ondorioez eta beste hainbat elementuz.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Begirada orokor batean, Sotoren iritziz «aurreikusten genituen tamainako kalamidade» baten aurrean gaude baina «bat-batean harrapatu gaitu, mundu mailan eta prestatuta egon gabe». «Larrialdi klimatikoa bizitzeko ariketa bat bezala hartu behar dugu», dio. Koronabirusaren krisiaren antzekoak «gero eta gehiago» izango direla uste du. «Askok uste dutenaren kontra ezingo gara bueltatu aurreko egoerara, gure egiturak aldatu beharko dira».
Egoera konplexu honetan elementu ezberdinen inguruko analisia eskaini digu GARA egunkariko zuzendariak. Oinarrizkoa ez den jarduera ekonomikoaren etenaren inguruko eztabaidaz, krisi honen balizko ondorioez, poliziaren jardunaz, hainbat herritar kalean ikusten duten jendearen aurka izaten ari den jarreraz nahiz Espainiako Armadaren presentzia mediatiko eta fisikoaz aritu gara.
GARA eta Naizen gaurtik aurrera aurkituko duzuen atal berri baten inguruan ere galdetu diogu, Igor Fernandez sikologoaren eguneroko kontsultaz hain justu ere. «Zerbitzu publiko» on bat eskainiko duela uste du Sotok.