IRRATIA

Elkartzen gaituzten «Hariak»

Yoseba Peñak berak idatzitako 'Hariak' nobela oinari hartuta, izen bereko sentikaria sortu du idazleak. Emanaldi berezi horretan lagun ditu Iraia Elias aktorea eta Nahikari Gabilondo bertsolaria. Itxialdiak, edo etxealdiak haririk etenarazi ote dieten izan dugu mintzagai hiru sortzaileekin.

Amaia URBIETA

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Haibat eta hainbat kultur ekimen eta ekitaldi bertan behera gelditu direla esatea, dagoeneko ez da albiste.   Baina, atzera bota diren ekitaldi horietako bakoitzaren atzean historio  bat baino gehiago dago, mila kezka, erantzunik gabeko galdera sorta.

Bertan behera gelditu zen esate batera Bilboko Loraldia jaialdiaren baitan egitekoa zen 'Hariak' sentikaria. Yoseba Peña da emanaldiaren zuzendaria, bere izen bereko nobela oinarri hartuta, 'Ez dok Hamairu'-ren sentikarietan oinarritutako sorkuntza egin du Peñak, literatura, musika eta bertsogintza uztartuz. Iraia elias aktorea eta Nahikari Gabilondo bertsolaria dira sentikari honetako partaide seinalatuak, eta hirurak Peña, Elias eta Gabilondo izan ditugu solasean, inork espero ez bezalako sentikari bilakatu zaigun eguneroko berezi honen inguruan.