IRRATIA

Joseba Tapia |Tranpaldo

Musika pilulak irudia

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Aurkezpenik ere ez du behar ia Joseba Tapiak. 'Tranpaldo' deitzen da kaleratu duen azken lana, eta musika popularra landu nahi izan du bertan. Nerea Erbiti eta Ion Celestino ezagutzea izan zen egitasmoaren abiaburua. Tapiak beste 9 musikarirekin batera zuzenean grabatu zuen, Usurbilen emandako bi saiotan. Banda itzel horrek kantu zaharrak aukeratu ditu errepertoriorako.

'Tranpaldo' gainean grabatutako diskoa dugu hau: zuzenekoan musikariak ez du inon ezkutatzerik, eta Joseba Tapiak hala nahi izan du, guri kantu horiek eman, tranparik gabe.