IRRATIA

Eneko Dorronsorok 'Agirre' bakarkako lehen lana aurkeztu digu Naiz Irratian

Ataundik mundura trikiti doinuak zabalduz dabil Eneko Dorronsoro soinu-jotzailea. Nerabezaroan, 17 urte zituenean, sortutako pieza batean hasi eta gaur arteko ibilbidea jaso du 'Agirre' izeneko bakarkako bere lehen diskoan. Dorronsoro Musikharia saiora gonbidatu dugu bere lan berria aurkezteko.

Eneko Dorronsoro 'Agirre'

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


'Agirre' du izena Eneko Dorronsoro soinu-jotzailearen lehen bakarkako lanak. Nerabezaroan sortutako piezetatik gaur arteko ibilbidea bildu du lehen lan honetan.

Fredi Pelaez piano-jotzailea izan du lagun eta doinu sotil eta intimistak dira lehen diskoan jasotakoak. Diskoaz eta musika munduan egin dituen beste hainbat gauzetaz ere aritu gara hizketan Musikharia saioan.