IRRATIA

Pelax |AB DE

Musika pilulak irudia

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


2013. urte amaieran abiatu zen 'Pelax', Unai Pelayo musikariaren bakarkako egitasmo modura. Berehala batu zitzaizkion, Iñigo Ozaeta, Iker Vazquez eta Andoni Olaetxea, eta 2017ko 'Talkak egiten du didakatika' diskoaren bueltan sendotu zen talde formatua. 2019an rock progresiborantz lerratu da Pelax, eta bi disko esperimental plazaratu ditu: 'A-B' udaberrian, eta 'D-E' udazkenean. Disko bakoitzak 20 minutu inguruko bi kantu luze biltzen ditu, biniloaren bi aldeak hartzeko neurrikoak. Unai Pelayok berak azaldu dizkigu formatu berezi horren nondik norakoak. 

Taldearen hitzetan, «sentsibilitate artistikoa galtzen ari gara», eta horregatik, bi disko hauekin «engaiamendua eskatzen zaio entzuleari, ahalegina egin dezan» kantuak ulertu eta gozatzeko.