IRRATIA

«Musikaren industrian emakumeekiko badago zer hobetua»

Gaur, martxoak 6, 'Gure ahotsak' ekimenaren bigarren edizioa izango da Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Maren, Ainhoa Larrañaga, Belako eta Sara Zozaya izango dira oholtzara igoko diren emakumeak. Sara Zozaya izan dugu Musikharia saioan kontzertuari buruzko xehetasunak ematen eta baita eszena musikalean emakumeak duen lekuari buruz hausnartzen. 

Sara Zozaya

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


'Musikharia' saioan izan da Sara Zozaya bere lehen lanaz eta gaurko kontzertuaz hitz egiteko. Emakumeen presentzia areagotzen ari den honetan, Sozayaren hitzetan «oholtza gainean gertatzen dena ikusten dugu eta pozgarria da emakumeon egoera hobera egiten ari delako». Baina ikusten ez en horretan zer hobetua dagoela dio «musikaren industrian, jarri nahi dugu fokua. Eta, hor, oraindik badago zer hobetua».