IRRATIA

Xatiro | Cassiopeia

Musika pilulak irudia

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Konstelazio baten izena aukeratu du Xatiro rapero bilbotarrak bere EPa izendatzeko. 2019ko azaroan kaleratu zuen diskoa, eta musikariak eratutako doinuek itzala galdu dute Cassiopeiaren argitan. Mezu ehiztaria omen da Xatiro besteen kantuak entzuten dituenean. Cassiopeia osatzen duten bost kantuetan ere tokia utzi du norberak ikus dezan nahi duena, nork esplora dezan konstelazioa nahieran.