«Iruñea-Veleia auzian Arabako Aldundiaren jarrera benetan salagarria da»
Juan Martin Elexpuru filologo eta linguistak urteak daramatza Iruñea-Veleia auzia oso gertutik jarraitzen. Atzo hasi zen epaiketan izan zen.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Iruñea-Veleiako aztarnategian aurkitutako ehunka pieza edo grafito faltsutu izana egotzita, atzo hasi zen hiru lagunen aurkako epaiketa Gasteizen. Eliseo Gil indusketaren zuzendaria, Oskar Escribano geologoa eta Ruben Cerdan kolaboratzailea daude akusatuen aulkian.
Epaiketaren lehen egunean, Escribanok akordioa lortu zuen akusazioekin, pieza bat «txantxetan» faltsutu izana aitortu ostean. Elexpururentzat hedabideak jakina zen zerbait berrikuntza gisa ari dira saltzen. Fiskaltzak Escribanorentzat bost urteko espetxe zigorra eskatzen duela haintzat hartuz, «ulertu» egiten du auzipetu honen jarrera. Gogoratu du jakina zela indusketa lanetan «oso gusto txarreko broma» bat egin zuela Escribanok. Zeramikazko pieza batean hainbat hitz idatzi zituen. Berehala esan zion taldeari broma bat izan zela.
Auzipetu nagusiak, Elideo Gilek, epaiketaren lehen saioan defendu zuen zientifikoki ez dela grafitoen faltsutasuna frogatu, eta, beraz, «nire kontzientzian, egiazkoak dira», esan zuen. Elexpuruk azaldu digu hiru orduz deklaratu zuela atzo Gilek, «bikain» aritu zela baieztatu du, «datu guztiak emanaz eta sendotasun osoz».
Oro har, auzi hau epaitegietara eraman zuen Arabako Aldundiaren jarrerarekin oso kritiko mintzatu da filologoa. Baita, grafitoen faltsutasuna defendatzen duten Joakin Gorrotxategi eta Joseba Lakarrarekin, besteak beste. Gurrutxagaren kasuan, «hasieran aurkikuntza handi bat zela adierazi zuten eta bi egunean iritziz aldatu zuen», baueztatu du.
Hainbatek grafitoen faltsutasuna hain sutsuki zergatik defendatzen duten galdetuta, Elexpuruk uste du hainbat euskal filologok ez dutela gustoko urtetan zehar defendatu dituzten tesiak edo teoriak zalantzan jartzea.