Jurgi Ekiza x 3
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Naiz Irratia
Pena da, baina, hau da Willis Drummond-eko Jurgi Ekizaren azken 'Beste Bat'. Laugarren honetan ere jarraitu du bere irizpide pertsonalarekin: etxeko armairuan, aspaldiko diska gogor batean bildutako kantu kuttunen berri eman digu.
Eta oraingoan ere estilo ezberdineko doinuak hautatu ditu Baionarrak: The Hives, The Ex, The Brian Setzer Orchestra, Karate, Joseba Irazoki, The Strokes, U2, Patxi Saiz, Joe Cocker, The Beatles, Urko, eta amaitzeko opari bat: Ekizak berak egindako kantua. Aurreko egunean testu txiki bat idatzi, hurrengo egunean doinua paratu, grabatu...eta 'Beste Bat' saioan zabaldu, fesko freskoa, beraz.