IRRATIA

Sua | Ordu Beltzak

Musika Pilulak logotxikia

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Ibilbide labur baina arrakastatsua izan du Maruri Jatabeko Sua taldeak. Lana gogotik egin ondoren, 2019ko Gaztea Maketa Lehiaketa irabazteak aukera ederrak eskaini dizkio taldeari, eta orain emaitzaz gozatzen ari dira 'Ordu beltzak' lehen lan luzearekin. Laukoteak inprobisaziotik abiatuta lan egiten du sarritan. Abesti gehienak ingelesez izanik, rock anglosaxoiak haiengan izan duen eragina nabarmendu liteke, nahiz eta haiek halako etiketei ihes egin.