IRRATIA

«Bertako erakundeek erabakiko dute Armentia 2 gas-putzuan zundaketekin hasi ala ez»

Espainiak argi berdea eman dio Armentia 2 putzuan lur azpian gasa bilatzeko zundaketari. Bertako erakundeei dagokie berau hornitu eta hustiatzeko baimenak ematea. Fracking Ez! plataformak asmo guztiak «bertan behera uzteko« eskatu du eta «gertuko jarraipena» iragarri.

Protesta contra el pozo Armentia-2 en Gasteiz en enero pasado. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Espainiako Ingurumen Ministerioaren Bioaniztasun eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiak atea ireki dio lur azpian gasa bilatzeko Armentia 2 putzuan zundaketa egiteari. Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren arabera, ingurumen txostena aldekoa izan da, etarin kaltegarri esanguratsurik ez duela eragingo iritzita. Putzua Gasteizen egin nahi dute, Subilla Gasteizen, Armentia 1 putzua egin zuten lekutik oso gertu. Txostenaren arabera, zundaketa hartan frogatu zen leku hartan gasa zegoela, eta ingurumenari aparteko kalterik eragin gabe egin zela.

Fracking Ez! plataformak gasa lurretik ateratzeak ingurumen inpaktu handia ekar dezakeela uste du. Armentia 2 putzuko zundaketari argi berdea eman eta gero, bertako erakundeetan jarri du fokua Luis Casado plataformako lagunak. Izan ere, bertako erakundeei dagokie lizentzia jarduerak ematea eta diruz proiektua hornitzea. Horregatik, «gertutik» jarraituko dutela esan digu Casadok.

«Gas kantitate handiak ateratzeko putzu asko egin beharko dira. Gainera, zulaketa hau egiteko, Subillako akuiferoa zeharkatu nahi da, EAEko lurpeko ur erreserba handiena, eta oinarrizko baliabide estrategiko gisa sailkatu dena larrialdietan Gasteiz hirirako», adierazi du Casadok.

Uste dute Frackinga erabiliz edo erabili gabe, erregai fosilen aldeko apustua iraganeko apustua dela.