IRRATIA

Andoni Tolosa x 1

 

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Andoni Tolosa 'Morau' musikariaren lehen 'Beste Bat' saioa duzue hau. Musika bada bidaiatzeko modu bat, eta horixe egin dugu saio honetan. Sherpa lanak egin ditu Morauk «mundua ahotsez beteta baitago» eta fonoteka aberatsa osatu dugu herrialdez herrialdez, mimoz, hautatutako kantuekin.

Hotzetik berora egin dugu bidaia, iparraldetik hasi gara, Samien kantuak aditu ditugu lehendababizi. Ondoren Finlandia, Lituania, Siberia, Bulgaria, Turkia, Libano, Siria, Somalia, Gana...