«Ez dugu etorkizunik kapitalismoarekin»
ATTAC taldeak eta UPNAk elkarlanean antolatuta krisi klimatikoari buruzko jardunaldiak abian dira Iruñean. Josu Osta ATTACeko kidearen esanetan «ez da nahikoa aldaketa txikiak egitearekin, arazoa kapitalismoa da, planetak, guk ez dugu etorkizunik kapitalismo honekin, hori da mahai gainean jarri behar dugun gaia».
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Naiz Irratia
ATTAC eta UPNAk antolatuta, «Larrialdi klimatikoa, urgentziazko erreakzio baterako arrazoiak» lelopean urriaren 30ean egin zen jardunaldiaren lehen saioa, gaur dute bigarrena, eta hilaren 8, 13 eta 15ean izango du segida ekimenak. Gaurko saioan energiaz ariko dira.