IRRATIA

Adin txikiko haurrak dituzten 3 emakume kale gorrian geratzeko arriskuan dira Donostian

Stop Kaleratzeak plataformak elkarretaratzea egin du Donostian, Lakuako gobernuaren egoitzaren aurrean, salatuz gurasobakarrak diren eta adin txikiko umeak dituzten hainbat familia Intxaurrondoko etxebizitza publiko batzuetatik kaleratu nahi dituela Urkulluren gobernuak kontratua amaitu zaielako. Plataformako kide Gorkak azaldu digu egoera.

Stop Kaleratzeak plataformaren agerraldi bat. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Gazteei zuzenduriko etxebizitza batzuetan sartu ziren emakume hauek duela 5 urte. Hiruk haur txikiak dituzte, laugarrenak ezgaitasun «handia». Elisabethek hiru ume ditu eta bina Aroak eta Aixak. Soukkainak, berriz, %83ko ezgaitasuna du.

Bazekiten 5 urterako kontratua dela Lakuako gobernuak etxe hauekin egiten duen eskeintza. Gorkak esan digunez ezin izan zuten ezetz esan, hala egin izan balute zituzten diru sarrerak eta etxebizitza publiko baterako eskubidea galduko zuketeelako.

Stop Kaleratzeak plataformak Lakuari eskatzen dio irtenbide bat eman diezaiela emakume hauei, etxebizitza sozial bat eskeini diezaiela. Ordea, salatzen dute Urkulluren gobernuak ez duela horretarako borondaterik. «Jaurlaritzak ez die beste bat ematen, bota egin nahi ditu». Etxebizitza publikoen inguruan, Gorkaren esanetan, Euskal Herrian «oso gutxi daude Europarekin alderatuta». 

Etxebizitza eskubideaz galdetuta, «paperean da eskubidea, gainera Jaurlaritzak asko hitz egiten du feminismoaz baina hauek emakumeak dira, haur txikiekin, gurasobakarrak dira eta ez da feminismorik ikusten. Kalera eta kitto. Espero dugu oztopatuko dugula».