Jabi Asurmendi: «Udalbiltzan bere funtzioak berrikusi eta eraberritzeko gogoz gaude»
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Naiz Irratia
Duela 20 urte 2000 hautetsi baino gehiagorekin egindako biltzarrean eratu zen Euskal Herri osoko udalak biltzen dituen Udalbiltza erakundea. Bi hamarkada pasa dira eta Udabiltzak printzipio berberek gidatuta egiten du lan. Jabi Asurmendik, Udalbiltzako zuzendariak esan digunez, eraberritzeko eta bere funtzioak berrikusteko gogoz heldu da Udalbiltza 2019ko paradara, jada hainbat proiektu loratze bidean direlarik.