2019 IRA. 18 - 12:13h Ibon RG x 3 Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen. Azken eguneraketa: 2019 IRA. 18 - 12:47h Naiz Irratia Hemen duzue Ibon RGren hirugarren mazedonia, hirugarren 'Beste Bat' saioa. Ez ohiko moduan eman dio hasiera hirugarren honi, Riahanna abeslariarekin: «mainstreamean, batzuetan, badira kantu puskak» dio sestaotarrak. Beste «kantu puska» batzuk ere aukeratu ditu Ibon RGk 60 minutuko fonotekan: iruñeko doinu undergroun-etatik, hipnosi polifoniko greziarrera. Mikel Urkiza konpositorearen 'Ikusia ikusirik' obratik, Pablo Prísma y las Piramidesen musika kalidoskopikora... Eta bai: ezinezkoa da aldez aurretik imaginatzea Ibon RGren kantu-bidaiak non duen helmuga eta zein bide zidorretatik igaroko den. Eta hori plazerra da.