IRRATIA

Petti x 2

 

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Musika beltza izanen da protagonista Petti musikariak egin duen bigarren 'Beste Bat' saioan. Musika beltzaren ozeanoa zabala da eta korronte ezberdinak badaude. Nazioarteko hainbat musikari ezagutuko ditugu saio honetan, haren kantuak entzun eta haren bizitaren zertzelada batzuk ere azalduko dizkigu berako abeslariak.

Hemen gaurko protagonista batzuk: Corey Harris, Nikki Hill, Irma Flanking, (bai, Aretha Franklinen ahizpa, haren itzalean geratu zen tamalez, baina talentua bazuen soberan), Marvin Gaye, Nina Simone, Norah Jones, Tom Waits...