Zuzenean

NAIZ Irratia

Enea x 4

Eñaut Elorrieta, Lourdes Iriondo, Itoiz, Milo J eta Gorka Urbizuren abestiak elkartu ditu Eneak bere azken saioan. Belaunaldi, hizkuntza eta estilo ezberdinetako doinuekin amaitu du azaroko ibilbidea, bere sorkuntza bati ere lekua eginez.

Enea x 4

Loading player...
Beste Bat Enea
Beste Bat Enea (NAIZ Irratia)

Euskal kantagintzaren erreferentzia ezagunak eta gaur egungo musika-proposamenak elkartu ditu Eneak bere laugarren eta azken 'Beste Bat' saioan. Aurreko asteetan bezala, hizkuntza, belaunaldi eta jatorri ezberdinetako artisten lanak bildu ditu, tradizioaren eta sorkuntza garaikidearen arteko ibilbide musikala osatuz.

Eñaut Elorrietaren 'Otsaila' abestiarekin hasi du saioa, eta Judit Neddermann, Mimo Maiga, Lourdes Iriondo eta Itoizen doinuekin jarraitu du. Milo J, Guitarrica de la Fuente eta La Gossa Sorda bezalako artisten musikak ere izan du lekua hautaketan, baita Enearen beraren 'Aspaldiko kanpotarrari' abestiak ere. Gorka Urbizuren 'Etxe bat' kantuarekin eman dio amaiera lau astez entzuleekin partekatu duen musika-bidaiari.

Hauek dira saioan entzundako abestiak:

Eñaut Elorrieta — Otsaila
Judit Neddermann eta Mimo Maiga — Mou-te
Lourdes Iriondo — Gaua
Itoiz — Hegal egiten
Milo J — Solifican12
Enea — Aspaldiko kanpotarrari
Guitarrica de la Fuente — Guantanamera
La Gossa Sorda — Camals Mullats
Gorka Urbizu — Etxe bat

Jaurlaritza Logoa