Zuzenean

Zortzigarren saioko gonbidatua Bram Stokerren Drakula eleberriaren itzultzaile Ana Morales izan da. Beldurrezko literaturaren klasiko handi horren mamiaz eta itzulpen lanaz aritu zitzaigun.
Horrezaz gain, Galder Perez kazetari eta antzerkigileak Seumas O’Kellyren Ehulearen hilobia eleberria gomendatu zigun.
Zozketa. ‘Drakula’ eleberria eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan DRAKULA.
Irratsaioren emankizunak: Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak Mikel Antza idazlearekiko lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. ‘Liburuen mintzoa’ zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian (asteazkenetan 20.00tan) eta Bilbo Hiria eta NAIZ Irratian (ostegunetan 21.00tan). Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan.


