Zuzenean

Bigarren Kafea
Elkarrizketa

«Debekurik ez daukagu baina askatasunik ere ez»

KEA Gasteizko Kanpuseko Euskara Asanblada COVID aurretik sortu zela azaldu du June Fernandez de Lezeak eta Xabi Martinez de Rituertok gainera du “beste lurraldeetako unibertsitateekin alderatuta egoera onean gaude baina arazo batzuk baditugu eta horiei erantzuteko” jaio zela taldea.

 

«Debekurik ez daukagu baina askatasunik ere ez»

Loading player...

Egun unibertsitatean euskaraz ikasteko eskubidea bermatuta dagoen galdera argi erantzun diote asanbladako kideek: «gaur egun publikoki EHUk eskaintzen du graduak euskaraz bermatuta egotea baina hori ez da horrela». Hamaika adibide jarri dituzte mahai gainean, besteak beste Gasteizko «Ingenieritza fakultatean ere hautazkoan %19a soilik ematen da euskaraz». 

«KEAren eginkizunak bi alor» dituela azaldu du Martinez de Rituertok: «ikasgelatik kanpokoa eta bestetik barrukoa edo akademikoa». Borroka akademikoan «arazo nagusiak identifikatzen saiatzen gara: ikas material eza, irakasleen euskara maila eskasa…» gaineratu du. Fernandez de Lezeak, berriz, ikasgelatik kanpoko borrokan “euskaldunok bigarren mailakoak bihurtzen gara eta gure helburua euskararen espazioak» bermatzen saiatzen direla esplikatu du.

Euskarazk ikasteko eskubideaz ez ezik euskararen egoeraz ere hitz egin dute. «Euskara ofiziala den eta ez den eremuetan egoera ezberdina» dela azaldu du Fernandez de Lezeak. Ofiziala ez det lekuetan euskaraz ikasi ezin dela aipatu eta harreta ofiziala den eremuetan jarri nahi izan du: «debekurik ez daukagu baina askatasunik ere ez».

 

Jaurlaritza Logoa