Zuzenean

Aste honetan asteburuei so jarri gara eta datozen asteburuetan izango diren festa eta kontzertuak iragarri ditugu. "Reggae Balak Aitzinan" festarekin hasi eta "The Reggae Train"arekin amaitu dugu. Tartean, XIV. Rudelari Eguna, Steady Rockets taldearen disko aurkezpenerako kontzertua eta Smooth Beans eta Coco Crashers taldeek egingo duten asteburuko giratxoa. Ez dira faltako Asteko Klasikoa eta Selektorearen Txokoa. Reggae Sukarra ona da!


