Zuzenean
Lander Unzueta Game Erauntsia elkarteko kideak azaldu digu, hamabost egun barru, azaroaren 7an ospatuko den ‘Jokoteknia’ jardunaldian, bideojokoen sektorean murgildurik dauden profesional ezberdinen hitzaldiak antolatu dituztela, aurreko zortzi edizioetan bezala. Baina, berritasunak ere izango direla aurreratu digu; ‘Euskarazko bideojokoen azoka’, hain zuzen.
Elkartearen informazio guztia gameerauntsia.eus atarian topatuko duzue. Eta azaroaren 7an, Bilboko La Perrera espazioan ospatuko den Jokotekniaren ingurukoa, jokoteknia.eus webgunean.


