Zuzenean
«Datorren urteari begira sekulako ilusioa dago»
Helburua beteta itzuli da Euskaltel-Euskadi Panamatik. Ia ezinezkoa zirudien arren, lan-talde osoaren esfortzuarekin ametsa egi bihurtzea lortu du talde laranjak. «Pozik eta ilusioz», dagoeneko datorren denboraldiari begira azaldu da Gari Ugarte NAIZ irratian.
«Datorren urteari begira sekulako ilusioa dago»

Lortutakoa ondo ospatuta eta 15 ordu lo eginda harrapatu dugu Gari Ugarte Euskaltel-Euskadiko txirrindularia Panamatik itzuli berri, dagoeneko Euskal Herrian. Talde laranjak UCI rankingeko lehen 30 taldeen artean amaitzea lortu du, «duela ez asko ia ezinezkoa zirudien helburua», eta, horri esker, datorren urtean hiru itzuli handietako batean parte hartzeko gonbidapena jasotzeko aukera izango du. «Taldea ilusioz beterik» dagoela azaldu du legazpiarrak.
Ugartek adierazi duenez, «talde osoaren ahalegina izan da helburua betetzeko gakoa», eta emaitzak ilusio handia piztu du talde laranjaren barruan. Orain, denboraldi berriari begira jarri dira, erronka berriei aurre egiteko gogoz eta datorren urteko egutegiaren zain. «Mikel bezalako erreferente bat izateak proiektuari beste maila bat ematen dio», gaineratu du legazpiarrak.



