Zuzenean

Euskal musikaren belaunaldi ezberdinak elkartu ditu Majadak 'Beste Bat' saioaren bigarren atalean. Aurreko asteko musika urbanoaren hautaketatik aldenduta, rocka, popa eta festa-giroko doinuak uztartu ditu oraingoan, Euskal Herriko talde ezagunen abestien bitartez.
Hemendik At taldearen 'Orain' kantuarekin hasi du saioa, eta Itoiz, Sugan, Hesian, Zea Mays, Gatibu, Vendetta edota Ken Zazpi bezalako taldeen lanekin jarraitu du. Garai eta estilo ezberdinetako abestiak bildu dituen proposamena Hemendik At taldearen beste kantu batekin amaitu da, euskal musikaren aberastasuna agerian utziz.
Hauek dira saioan entzundako abestiak:
Hemendik At — Orain
Itoiz — Elurretan
Sugan — Zarena zarelako
Hesian — Guregatik
Zea Mays — Kukutza III
Enkore — Airea
Gatibu — Euritan Dantzan
Vendetta — Udarako Gau Luzeak
Ze Esatek! — Kantuz Eskertu
Enkore — Gure Ereserkia
Ken Zazpi — Zenbat Min
Hemendik At — Eskutitza



