Zuzenean

Ion Garate
NAIZ Irratia. KirolHaria saioko gidaria
Elkarrizketa
Ander Murua
Aspeko pilotaria

«Asko dut irabazteko, eta helburua finalerdietan egotea da»

Dario Gomezen lesioaren ostean, Ander Muruak Buruz Burukoaren final-zortzirenetan jokatzeko ardura hartu zuen, eta ondo baino hobeto probestu, Senarri 22-10 irabazita. Larunbatean, Azkoitiko Gurea frontoian jokatuko du Elordiren aurkako partida, eta txapelketa «txukun» bat egitekoa asmoa du.

«Asko dut irabazteko, eta helburua finalerdietan egotea da»

Loading player...
Ander Murua 2026ko Serie Bko buruz buruko finalalaren atarian
Ander Murua 2026ko Serie Bko buruz buruko finalalaren atarian (Idoia Zabaleta | FOKU)

Ander Muruak maila nagusiko Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenak jokatuko ditu, eta Elordi izango du aurkari larunbat honetan. Arrasatearrak azken hilabeteetako maila berretsi zuen final-zortzirenetako norgehiagokan, Senarren aurka nagusitasunez irabazita, eta «bolada onari» jarraipena emateko helburua du. «Asko dut irabazteko eta gutxi galtzeko», dio Aspeko pilotariak.

Murua jakitun da «ez dela erraza izango», baina hasiera batean finalerdietara iristeko erronka jarri dio bere buruari. «Nire maila erakutsi behar dut eta 22ra iritsi», dio arrasatearrak. Hala ere, «hiru izar» izango ditu aurkari, eta ikasteko aukera ere probestu behar duela argi du. Murua pilotari ausarta da, eta hain zuzen, tantoa bukatzeko ausardia ez zaiola faltako nabarmendu du; horrekin batera, «partida gogortzean» gakoa egongo dela adierazi du. 

Jaurlaritza Logoa