Zuzenean

Osagai guztiak prest dira Lau t'Erdiko Txapelketako final-laurdenez gozatzeko. Protagonistak bi multzoetan banatuta, hasiera batean B multzoak dirudi gogorrena. Altuna eta Laso, bi izar nagusiak, topatu daitezke bertan, baita Zabala azpi-txapelduna ere, eta pasa den asteburuan maila bikaina erakutsi zuen Peñak osatuko du multzoa.
Aitzitik, A multzoan ere izenak galantak dira, Peio Etxeberria egungo txapelduna, Joseba Ezkurdia hiru bider txapeldun kaiolan, Aitor Elordi Buruz Buru eta Binaka txapela eskuratutakoa, eta kasu honetan Ander Murua izango da ezustekoak ematen saiatuko dena.
Katedran ere bada saltsa, nola ez, lehen puntuak banatuta dagoeneko, batzuk puntu sorta bildu dute, beste batzuk, ordea, pattal hasi dira.


