Zuzenean

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Aritz Alustiza (Emon, Ertzak)

Emon, Nomadak eta Ertzak taldeetan egondakoa da Aritz Alustiza, aste honetako Otea Lili saioko gonbidatua izan da. 

Aritz Alustiza (Emon, Ertzak)

Loading player...
Aritz Alustiza
Aritz Alustiza (NAIZ Irratia)

Azkoitian jaio zen 1984, baina bergarartzat du bere burua, hara hiru urte zituela joan baitzen. Lanbide Heziketako goi mailako bi ziklo (Elektronika eta Mekanika). Trikiti irakaslea da eta, gaur egun, Bergarako Musika eta Dantza eskolako zuzendaria da. Emon, Nomadak eta Ertzak taldeetan egon da. Guztira 5 disko eta maketa bat. Erantzun azkar eta hausnartuak emateko beta dauka, gainera ziztu bizian hitz egiten du. Asanblada sisteman sinesten du kalean hori ikusi eta ikasi zuelako. Ezinbestekotzat ditu elkarrizketak eta eztabaidak adostasun orokorretara iristeko denon artean. Ez du ikusten bere burua alkate izateko, baina agian badago izpi txiki bat. Ez da nostalgikoa, edo oso gutxi, hori erromantizismo hutsa dela uste du.

Aritz Alustizak utzi duen solasaldia kaleko girotik hurbil dago. Hemen pasarte gutxi batzuk adibide modura.

«Kaletik datorkit asanblada zaletasuna».

«Musika eskola batean ere erabakiak hartzen dira eta hori politika egitea da».

«Pertsona asanblearioa naiz. Sinisten dut langile guztien arteko asanbladan. Antolaketa modu hori gustuko dut. Musika Eskolan ere eredu horrekin eraman eta hartu nahi ditut erabakiak, denon artean».

«Gurasoek euren umeak babestuegi dituzte».

«Ikasleak lehenago konbentzitzen ditugu gurasoak baino, gurasoak itxiagoak dira».

«Umeek mentalitate askeago batekin egon beharko lukete».

«Hezkuntza arautuak urduri jartzen ditu ikasleak, ez dakit aurrera edo atzera pausuak ematen ari den Hezkuntza».

«12 urtetik aurrera gazteek estres puntu bat dute, eta ez da normala».

«Emakumeari utzi behar zaio lehen lerroetan egoten, gizonezkoek bidea erraztu beharko lukete».

«Estatu bat beharko genuke Euskal Herrian, gero hitz egin beharko genuke ze estatu mota eraiki. Ni ezkerreko baten alde nago. Ahalik eta asanblearioena, behintzat saiatu horretan”».

«Ez naiz ikusten alkate lekuan».

«Gaur egungo gizartea lo dago gai guztietan».

«Arrazistak gara, baina saiatu behar dugu egunero ahalik eta gutxien izaten edo ez izaten».

«Ez dakit nire ingurua den, baina gero eta komentario matxista gutxiago onartzen ditugu kalean. Oso inguru feministan bizi naiz».

«Handiaren kontrako borrokan ibili gara eta hori ere transmititzea da gakoa».

«Ertzak dira boteretik kanpo dauden gune askeak»

Jaurlaritza Logoa