Zuzenean

Mikel Antza

Maite Aizpurua, ‘Herrenaren promesa’

Liburuen Mintzoa saioko lehen gonbidatua Maite Aizpurua antzezlea izan da eta Infinitudrama konpainiarekin batera argitaratutako ‘Herrenaren promesa’ antzerki-liburua ezagutu dugu. 

Maite Aizpurua, ‘Herrenaren promesa’

Loading player...
Maite Aizpurua
Maite Aizpurua (L.M.)

Euskal Idazleen Elkartearen ekimenez eta Antxeta, Bilbo Hiria eta NAIZ Irratiak lankidetzan ekoizten dute ‘Liburuen Mintzoa’ literatur irratsaioa. Irratsaio hau urte luzetan Bizkaia Irratian Irakurrieran izenarekin egindakoaren jarraipena da. Astean behin idazle bat eta bere lan bat ezagutuko ditugu.

Literatur irratsaio honen aldi berri honetako lehen saioko gonbidatua Maite Aizpurua antzezlea izan da, zeina berak eta Infinitudrama konpainiak argitara emandako ‘Herrenaren promesa’ antzerki-liburua eskuetan hartuta hurbildu baitzen mikrofonora. Saioan zehar, liburuan argitaratutako hiru antzezlanen inguruko hausnarketak helarazi dizkigu Aizpuruak.

Horrezaz gain, Peru Aranburu literatura zaleak Lekeitiotik euskarara ekarritako Olga Tokarczuk-en ‘Erabili goldea hilen hezurren gainetik’ eleberria gomendatu zigun.

Zozketa. ‘Herrenaren promesa’ antzerki-liburua eskuratu nahi duen entzuleak, (+34) 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran ‘Liburuen mintzoa’ idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan ‘Herrenaren promesak’.

Irratsaioren emankizunak: ‘Liburuen mintzoa’ zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian (asteazkenetan 20.00tan) eta Bilbo Hiria eta NAIZ Irratian (ostegunetan 21.00tan). Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan.

Jaurlaritza Logoa