Zuzenean
Jon Gurrutxaga Urbieta (Azpeitia, 1996). Politika-zientziak ikasi ditu. Euskara irakaslea da. Bertsolaria. Bi talde izan ditu. Errime (disko bat) eta Desgaraian taldearekin bi disko argitaratu ditu.
Zintzotasunetik eraiki du solasaldia, seriotasunetik, enpatiatik. Autokritika etengabean bizitzea komeni zaigula esango du mundu duinago bat osatzeko, utopia errealak oinarri hartuta.
«Erosoago nago bertsolariaren etiketan musikariarenean baino».
«Neure belaunaldiko garaiko lagun presorik ez dut izan, su etenaren garaiaz ari naiz, baina gaur egun ere atxiloketa asko gertatzen dira, gaur egun ere errepresioa hor dago, eskuin muturraren eta faxismoaren gorakada hor dago, eta horren aurrean mobilizatzen den jendeak pairatzen ditu atxiloketak».
«Gure bizimoduan oso presente dago politika».
«Nostalgia ez dut uste bidea denik, ezta proiektu berriak eraikitzeko ere. Garaien ezagutzak eta konziente izatea ikasbideak uzten ditu».
«Justizia unibertsalaren betaurrekoak erabiliko nituzke, zapalkuntzak identifikatu eta gainditzeko, baita enpatia sentitzeko ere zapalduarekiko».
«Miseria leku askotatik eraikitzen da. Hurbileko miseria eraikitzen da alokairua ordaintzen diozun etxe jabeari, etxegabetzeak… Plano handiago batean botere ekonomikoa maneiatzen dutenek eraikitzen dute miseria, Europako Banku Zentralak eta abar».
«Norberaren plano egoistak utzi. Miseria norberak ere sor dezake harremanetan, egoarekin…»
«Autokritika etengabean bizitzea beharrezko da».
«Gatazka pareko biren artekoa kontzeptua da. Abusuan botere harremana dago»
«Utopiak behar ditugu baino maila errealean eta politikoan»
«Erantzutea zilegia da, autodefentsa zilegia da. Indarkeria goitik behera datorrenean erresistentzia zilegia da eta beharrezkoa, gainera».



