Zuzenean

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Nerea Mendizabal Etxeberria

Nerea Mendizabal Etxeberria

Loading player...
Nerea Mendizabal NAIZ Irratiko estudio nagusian
Nerea Mendizabal NAIZ Irratiko estudio nagusian (NAIZ Irratia)

Nerea Mendizabal Etxeberria (Zestoa, 1976). Gizarte Hezkuntza diplomatua eta psikopedagogia lizentziaduna. Komunikazio Ez Bortitza ziurtagiria. Formatzailea da. Bi disko ditu eta bi seme. Komunikatzen ahalmen izugarria du, ideia garbi ditu eta badaki zer esan une bakoitzean, entrenamendu handia duelako, noski.

Bere buruari asko exijitzen dioten horietakoa da. Esaldiak gehienetan hasiko ditu «nire iritziz» batekin. Beherago doazen solasaldiaren laginek irizpide horrekin eman ditu. Dikotomietatik urruntzea maite du, baita ‘behar’ hitzetik ere. Berriro ere plazera eman dit entzun dudanean bigarrenez solasaldia. «Sozialki bortizkeriaz ulertzen dugu jotzea, iraintzea, indarkeria garbia. Horrek mina eragiten du. Baina mina eragiten duten gauza asko ditugu gure harremanetan, gure izaeran azaltzen direnak. Beraz distantzia sortzen duen edozein elementuri deitzen zaio bortizkeria ‘Komunikazio Ez Bortitza’ ereduan».

«Galdetzea, exijitzea, mehatxatzea, isilik geratzea… gauza asko daude elkarrengandik urrutiratzen gaituztenak. Horrek guztiak globalizatu egiten du bortizkeria».

«Agurtzane Auzmendirekin batera hasi ginen kantuak propio egiten, gure hizketaldietatik edo izebaren poesiak musikatzetik sortuak. Ondoren nire formakuntzetan erabilgarri egiten ari zaizkit hitzaldi, tailerretan. Toki horietara gitarra daramat eta egoki ikusten dudanean, abestu egiten dut».

«Nahastea erraza da. Noiz ari naiz iritzia ematen eta noiz epaitzen?». ‘Niri iritziz’ esaten dudanean ikuskera pertsonaletik ari naiz. Epaitzen dugunean berriz, zerbait orokortzen ari gara, egia absolutuak botatzen direnean (on zein txar), horrela da eta ez beste modu batera, esaten dugunean edo norbait seinalatzen dugunean».

«Erruak deserosotasunera garamatza, distantziara, on/gaizki filtroetara, eta horrek bortizkeriarekin lotura handia dauka».

«Erruaren ordez, ardura. Horrek beste gune batera eramango gaitu. Ardurak hartzea, baina ez betebehar bezala»

.

«Beti ezin gara modu fidagarrian jarduten egon»

«Barneko edo norberaren barruko hizketaldiak entzutea interesgarria dela uste dut»

.

«Hizketaldi luzeek deskonexiora garamatzate».

«Zerbaitek aurka joan baino nahiago dut zerbaiten alde joatea»

.

Jaurlaritza Logoa